Pasa den ostiralean, urriak 4, Goiener Taldeak parte hartu zuen Eusko Ikaskuntzak antolatutako «Herri Txiki Adminentsuak» jardunaldien Beizamako bigarren ekitaldian. Aurreko ekitaldia Idiazabalen izan zen irailaren 20an.
Jardunaldi hauek lotuak daude Eusko Ikaskuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa+ ekimena indartzeko habian jarri duen proiektuarekin; bere helburua herri txikietan ekonomia suspertzeko plan estrategikoak garatzea da, landa guneak duen deskapitalizazio joeraren aurrean. [Ikusi txostena]
Beizamako ongi etorri hitzaldia Alkateak, URKOME Landa Garapen Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariek egin zuten.
Segidan Gaindegiako Julen Landak gidarako bildutako informazioarekin herri txikien diagnostikoaren laburpen bat aurkeztu zuen. Ekonomiaren terziarizazioak, herri handiagoetan lan konzentrazio handitzea dakarrela azpimarratuz eta honek inguruko herri txikien populazioa gutxitzea.
Energia berriztagarrien atalarekin hasteko, Goiener Taldeko Asier Arsuagak azaldu zituen I-ener eta Goienerren arteko mugaz gaindiko harremanak sorkuntza proiektuetan eta aholkularitza arloan talde bereko Nafarkoop kooperatibaren laguntzarekin aurrera ateratako Lizarragako mikrosarea eta datorren urtean martxan jartzekotan diren Orexako komunitate elektrikoa azaldu zituen ere.
Energiari buruzko bigarren atalean, Aitor Perez Izaba herriko “Ezka Ibaia Energia” udal merkaturatzaileaz aritu zen, bertan dituzten banaketa sare eta sorkuntza proiektu hidraulikoez gain.
Tolomendiko Imanol Olano eta Orexako alkate Eneko Maiozek herri txikietako ostatuez hitz egin zuten eta aurrera egiteko eredua eguneratu beharraz.
Atsedenaldi eta derrigorrezko talde argazkiaren ondoren, natura, kultura sormena eta bertako jendea oinarri dituen Fagus-Alkiza proiektua aurkeztu zuten Alkizako Udaleko Edurne Ayuso eta Alaitz Bilbaok.
Proiektuen aurkezpen atalarekin amaitzeko Beizamako Aterpetxea daraman Beizama Bizia Kooperatiba ezagutzeko aukera egon zen Leire Retegui eta Iñigo Altunaren eskutik.
Ekitaldiari amaiera eman zitzaion eztabaidarako tarte irekiarekin eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolak laburtutako ondorioekin.
Argazkiak: Eusko Ikaskuntza.