Energetikoki burujabeak izateko helburuz, Durangaldeko Ibaizabal Ikastolak pauso sendoa eman du aste honetan. Ibaizabalek, aspalditik erakutsi zuen autokontsumoarekiko interesa eta azken boladan, kontzientziazio lan handia egin du, besteak beste, hitzaldien bidez edo ikasleei instalazio fotovoltaikoen funtzionamendua ikusteko aukera eskainiz.
Nolako instalazioa da?
Ibaizabal Ikastolak egin duen instalazioa 50,96kWp / 40kWkoa da. Hemendik aurrera bildutako energia (%100 berriztagarria) ikastolaren beharrak asetzeko erabiliko da.
GoiEnerren laguntza
GoiEner Taldeak urteak daramatza %100an berriztagarria den energia eskaintzen, eta azken urteotan, baita burujabetasun energetikoaren bidean eta norberak bere energia elektrikoa sortzeko, autokontsumo zerbitzua eskaintzen ere.