Nafarkoop, Energia S. Coop.-eko bazkideei jakinarazi nahi diegu —2023ko martxoaren 9ko Errektore Kontseiluaren onartutakoarekin bat eginez— martxoaren 25ean egingo dugula 2023ko Ohiko Batzar Orokorra. Aurten, Berako Kultur Etxean (Nafarroa) elkartuko gara. Lehen deialdia 10:00etan izango da eta 10:30etan bigarrena. Laster jakinaraziko ditugu bai deialdi ofiziala eta baita onartu beharreko edukiak ere.

Batzarrean parte hartu eta botoa eman nahi duen bazkide orok ondorengo galdetegia bete beharko du martxoaren 22a baino lehen. Gogoan izan behar da, ordea, aurten ere eskainiko dela batzarra telematikoki jarraitu eta bozkatzeko aukera.
Kontuan izan batzarrera bertaratzen diren pertsonek soilik ekarri dezaketela delegatutako botoa. Era horretara bozkatu nahi duenak aurrez horrela adierazi beharko du espreski batzarrean izena emateko galdetegia betez eta ondoren botoa delegatzeko txartela deskargatuz. Bazkide bakoitzak gehienez bi boto delegatu ekar ditzake berarekin, eta ordezko botoa dakarrena bazkidearen familiakoa bada (ez bazkidea), boto delegatu bakarra.
BAZKARIA
Behin batzarra amaituta bertan bazkaltzeko aukera izango da alboan dagoen Zubiondo Jatetxean. Bazkariak 15 euro inguruko prezioa izango du (besteetan bezala kontu korrontetik igorriko da). Bazkide bakoitzak lagun bakarra ekarri ahal izango du. Bazkaltzen geratzeko asmoa baduzu adierazi izen-emate galdetegian.
Informazioa Goienerreko bulegoetan ere eskuratu ahalko da. Gainera, bazkide guztien eskura jarriko da gure ohiko jakinarazpenetarako bideak erabilita.
Eguneraketa: Informazio gehiago Batzarrerako prestatutako orrian.