GOIENER TALDEAn urteak daramatzagu %100an berriztagarria den energia eskaintzen. Orain, burujabetasun energetikoaren bidean eta norberak bere energia elektrikoa sortzeko, autokontsumo zerbitzua zabaltzen dugu. Beti ere, GOIENER alboan edukiz.
Nola hasi Autokontsumitzen?
Konpentsazioa hiruhileko tarifetan:
0,07890 €/kWh
Zergatik Autokontsumitu?
Autohornikuntza energetikoa
Nahiz eta sarera konektatuta egon, eguzki-plakek sortutako energia kontsumitzerakoan burujabetza energetiko handiagoa lortzen da.
Energia kontsumoarekiko kontzientzia
Autokontsumo-instalazioari esker, kontsumoarekiko kontzientzia handiagoa lortzen da.
Eraginkortasun energetiko handiagoa (km0 energia)
Eguzki plakek sortutako energia kontsumitzean, ezinbestean garraioan geratzen den energiaren galera hori ekiditen da.
Aurrezpena
Behin eguzki plakak konektatzean, sareko energia kontsumoa jaisten da eta ondorioz, fakturan murrizten da.
Konpentsazioa
Instalazio fotovoltaikoak sortzen duen energia eta momentuan autokontsumitzen ez dena, sarera botako da eta fakturan ekonomikoki konpentsatua izango da.
CO2-aren isuria gutxitu
6 plakek sortutako energia (2kWp) eragozten duten CO2 isurketak, 21 zuhaitzek xurgatuko luketen CO2 adina da
FAQ
Energia berriztagarrien bitartez, eguzki-instalazio fotovoltaiko baten bitartez gehienetan, norberaren kontsumorako bideratutako energiaren ekoizpena da. Autokontsumoa etxeetan, enpresetan, erakundeetan, ikastetxetan, udaletxetan, hau da, hornidura elektriko bat duen edozein punturi erantsia egin daiteke.
244/2019 Errege Dekretuan bi autokontsumo mota definitzen dira:
- Banakakoa: kontsumitzaile bakarra eguzki-instalazio fotovoltaikoari lotuta dago.
- Partekatua: kontsumitzaile bat baino gehiago eguzki-instalazio fotovoltaikora erantsiak daude.
Eta autokontsumo modalitate hauetako bat erabili dezakete euren eguzki-instalazio fotovoltaikoan:
- Soberakinik gabe: soberakinak sarera isurtzen ez direla ziurtatzeko, sistema berezi bat instalatu behar da. Beharrezkoak diren baimenak sinplifikatzeko izan daiteke interesgarria.
- Soberakinekin eta konpentsazioarekin: autokontsumitu gabeko soberakinak sarera bota eta merkaturatzailearekin adostutako Konpentsazio Tarifaren prezioan aurrezten da faktura elektrikoan.
- Soberakinekin eta konpentsaziorik gabe: autokontsumitu gabeko soberakinak elektrizitatearen handizkako merkatuan saltzen dira.
Bai, baina energia metatzeko sistemaren bat beharko duzu izan, bateriak esaterako, baita argindar laguntza-sistemaren bat ere autonomia hori ez galtzeko.
Gaur egungo legeak ez du mugatzen instalatu daitezkeen panel fotovoltaiko kopurua. Hala ere, errentagarritasuna eta jasangarritasuna kontuan izanda, gure gomendioa da behar adina plaka jartzea autokontsumitzeko dagoen beharraren arabera. Modu honetan ere, instalazioaren amortizazio epea ere txikiagoa izango da eta behar adina energia sortuko dugu, ez gehiago.
Bai, beti ere energia sortzen den unetan kontsumitzeko gaitasuna badugu.
Ez. 2018ko urriaz geroztik indargabetu egin zen autokontsumo fotovoltaikoko instalazioetarako babes-bidesaria (“eguzki-zerga”).
Bai, apirilaren 5ean argitaratutako 244/2019 Errege Dekretuan legeztatzen dira konpentsaziorako arauak. Goienerren zure soberakin energetikoa fakturan konpentsatu ahalko duzu energia terminoa zerora iritsi arte eta hortik gorakoak Diru-Zorroan gehituko dizkizugu hurrengo faktura batean erabili ahal izateko edo zure bigarren hornidura puntu bati egozteko.
Hilero ordainduko den soberakinen balio ekonomikoa ez da hilabete horretan kontsumitu den energiaren balio ekonomikoa baino handiagoa izango eta merkaturatzaile bakoitzak berea ezarriko du. Goiener merkaturatzailean hiruhileko honetarako konpentsazioa 0,07890 €/kWh da.
Gerta daiteke, egun argitan eginiko zure kontsumoa kontutan izanda, autokontsumoan inbertitzea bideragarria ez izatea.
Alternatiba gisa energia sortzen lagundu dezakezu taldean, gertutasunez eta modu berriztagarrian: Nafarkoopeko bazkide eginez, sorkuntza proiektuei zure laguntza emanez zabalik dauden “Ekarpen Leihoen” bidez eta hauei dagokien interesa jasoaz.
Bai, aurrekontupean. Kasu horretan kontsumitzaile guztien kontsumo kurbekin egin beharko litzateke kalkulua eta datuak atzitzeko denen baimena beharko dugu.