Auzoargi gertuko energia erraz kontsumitzeko era bat da. Zure herrian bertan Goiener Taldeak instalazio bat egiten badu, handik autokontsumoa partekatu ahal izango duzu zuzenean.
Oraingoz Lazkaoko Biziolan, Elgoibarko Etxepen eta Eibarko Sosolan aurreikusiak ditugu instalazioak, inguruan argindar kontsumo puntu bat baduzu eta parte hartzera animatzen bazara utzi zure datuak formulario honetan eta jarriko gara zurekin harremanetan. Ez utzi azken unerako, plaza mugatuak dira.
Zalantzak baldin badituzu maiz egindako galderen (FAQ) atalean argitu ditzakezu edo gurekin harremanetan jarri zaitezke.


Parte hartzeko bete formularioa
Maiz egindako galderak
Zer da autokontsumo partekatu bat?
Autokontsumo partekatua deitzen diogu argindarra sortzen duen instalazio batetik hainbat etxe edo enpresek argindarra kontsumitzen dutenean.
Adibidez, banakako autokontsumoari kontrajarrita eta zure etxearen teilatuan instalazio fotovoltaikoa zuretzako bakarrik egin beharrean, estalki handia duen nabe edo eraikin batean egiten da hainbat kontsumo puntu asetzeko.
Teilatu gaineko instalazio fotovoltaikoetan, gehienez 2 km.tara dauden etxe eta enpresek autokontsumitu dezakete argindarra.
Obrak egin beharko ditugu etxean?
Ez. Ohiko argindar sarea erabiltzen da. Argindarra sortzen duen herriko instalazioan kontagailu bat dago eta zenbat argindar sortzen duen neurtzen du. Aldi berean zuen etxeetako kontagailuek kontsumitzen ari zaren argindarra neurtzen dute.
Instalazioa Goienerrek ordaintzen badu nola liteke instalazioa bideragarria izatea?
Instalazioan parte hartzen duzuenei, autokontsumitutako argindar horregatik prezio finko bat jarriko dizuegu. Autokontsumitutako argindarragatik ordainduko duzue eta sare elektrikoaren kargu, bidesari eta argindarraren gaineko zergarik ez du izango. Eta bestalde Biziolak eta Etxepek teilatuaren lagapena egiten dute.
Autokontsumo prezio hori egun osoan zehar mantenduko da?
Bai, eguzki orduetan instalazioak autokontsumitzeko argindarra sortzen duen bitartean. Tarte horretan Goienerrek jarritako autokontsumo prezioa mantenduko da. Iluntzen duenean berriz, ez duzue autokontsumituko, argindarra saretik hartuko duzue eta ohiko prezioa izango du.
Zer egin behar dugu parte hartzeko?
Web-orri honetan bertan dagoen formularioa bete behar duzue eta jarriko gara zuekin harremanetan. Goienerren bazkide ez bazarete bazkidetzeko eskatuko dizuegu eta bukatzeko argindar kontratu berri bat sinatu beharko duzue, zuen kontsumo puntua autokontsumo instalazio batera lotua dagoela jasotzen duena.
Zergaitik parte hartu beharko genuke horrelako proiektu batean?
• 0 kilometroko energia kontsumituko duzue.
• Bidezko trantsizio energetikoaren alde urrats bat gehiago emango duzue.
• Zuen auzotarrekin, gertuko entitate (ikusi mapa) eta Goienerrekin parte hartuko duzue proiektu herritar batean.
• Eta aurrekoa gutxi balitz aurrezteko aukera izango duzue gainera.
Nola neurtu dezaket nire kontsumo puntua sorkuntza puntutik 2 km barruko erradioan dagoen?
Ikusi mapan, zure kontsumo puntua zirkulu horiaren barruan dagoen. Dena den, zalantzak badituzu, bete galdetegia eta adierazi oharretan zure zalantza. Baieztatuko dizugu.

Auzoargi mapa
Auzoargi instalazioak:
(kontsumitzaile interesatuak / kontsumitzaileak gehienez)
Biziola (Lazkao): 75/75
Etxepe (Elgoibar): 8/30
Sosola (Eibar): --/--





