Ezer egin aurretik
Bozkatzeko:
- Iaz Nafarkoopeko Batzarren batean bozkatu bazenuen, mezu bat jasoko zenuen dagoeneko «Nafarkoop: Bozketa sistemako datuak» gaia duena, zure erabiltzaile-izen eta helbide elektronikoarekin. Pasahitza ahaztu bazaizu, Demokratian bozketa-sistematik bertatik berreskuratu dezakezu.
- Aldiz, Nafarkoopen Demokratian bozketa-sistemaren bidez bozkatuko duzun lehen aldia bada, zure datuak inprimaki honen bidez bidali beharko dizkiguzu (apirilaren 30a bitartean). Zure datuak egiaztatu ondoren, bozketa-sisteman sartuko ditugu, mezu bat jasoko duzu eta ondoren erabiltzailea sortu ahal izango duzu bozkatzeko Demokratian sisteman.
Batzarra jarraitzeko esteka Demokratian bozketa-sistemaren barruan topatuko duzu. Gainera bazkide guztiei ohiko bideak erabilita jakinaraziko dizuegu egunean bertan.
Edozein zalantza izanez gero, idatzi batzarra@nafarkoop.eus helbidera.
Eguna eta ordua
2021eko maiatzaren 4ean, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarrenean.
Gai Zerrenda
- Ongietorria eta hasiera.
- 2020. urteko kudeaketa planaren onespena.
- 2020. urteko ekitaldi ekonomikoko kontuen onespena eta ekitaldiko emaitza banatzeko proposamena.
- 2020ko borondatezko ekarpenetarako % 2ko interesa berretsi.
- 2021. urteko kudeaketa plana eta aurrekontuaren onespena.
- Proiektu berriak garatzeko 2 M€-ko inbertsio-politikaren onespena.
- 2021an borondatezko ekarpenetarako %2ko interesaren proposamenaren onespena.
- Galde-eskeak.
Dokumentazioa
- 2020 Memoria – 2021 Kudeaketa Plana – 2020 Txosten Ekonomikoa – 2021 Aurrekontua. Deskargatu PDFa
Kontuan edukitzekoak
Izena emateko epea: apirilak 23 – apirilak 30.
Galderak batzarra@nafarkoop.eus helbidera bidali behar dira. Batzarrean zehar zalantzaren bat baduzue, bidali helbide honetara ere.
Bozkatzeko epea: Batzarraren egunean bertan.
Batzar Orokorrean parte-hartzeko estekak
- Bozketa-sistemarako erabiltzailea eskatzeko inprimakia.
- Bozkatzeko plataforma.
Bozkatzeko oharrak eta baldintzak
Bozkatzeko plataforman izena eman aurretik, ondo irakurri ondorengo informazioa:
- Bozkatzeko erabiliko dugun sistema Demokratian izeneko software librea da. Bozkatzailearen botu pribatutasuna mantentzen du eta hainbat erakundetan erabili da.
- Tamalez, Demokratian sistema ez dago prestatua erabiltzaile bakoitzak bere hizkuntza aukeratzeko.
- Bozkatu ahal izateko, bazkidearen IFZ eta izena (juridikoen kasuan, sozietatearen izena eta IFZ) beharko ditugu. Modu horretan, frogatu ahal izango dugu pertsona hori Nafarkoopeko bazkidea dela.
- Bozkatzeko derrigorrezkoa izango da norberaren email helbide bat edukitzea. Bi bazkide edo gehiagok ezingo dute email helbide berbera erabili. Bozkatzaile bakoitzak email helbide bat beharko du erregistratzeko.
- Bozketetarako email helbidea edozein izan daiteke, ez du zertan Nafarkoopeko bazkide bezala erabiltzen duzuen berdina izan behar derrigorrez. Baina kasu horretan, zure nortasuna frogatzeko NANaren kopia bidaltzea eskatuko dizugu.