Gure Youtube kanalean ere jarrai dezakezu batzarra.
Bozketen emaitzak
[2022-03-26] Bozketen emaitzak orri honetan ikus daitezke.
Eguna, ordua eta lekua
2023ko martxoaren 25ean, 10:00etan lehen deialdian eta 10:30ean bigarrenean.
Batzarra Berako Kultur Etxean izango da. Kokapena: [OSM] – [GMaps].
Batzarra telematikoki ere jarraitu dezakezu eta era berdinean bozkatu.
Gai Zerrenda
- Ongietorria eta irekiera.
- 2022ko ekintzen memoria (zer egin dugu?).
- 2022ko ekitaldi ekonomikoko kontuak eta emaitza banatzeko proposamena egitea.
- 2022ko borondatezko ekarpenetarako % 2ko interesa berrestea.
- Epe motzeko estrategiatik eratorritako testuingurua.
- 2023 kudeaketa plana onartzea (zer egingo dugu?)
- 2023ko aurrekontua onartzea.
- 2023an proiektu berriak garatzeko 2 milioi euroko inbertsio-politikak onartzea.
- 2023an borondatezko ekarpenetarako %2ko interesaren proposamena onartzea.
- Estatutuen aldaketa onartzea.
- Barne Araudia eguneratzea.
- Errekurtsoen Batzordeko kideak hautatzea.
- Galde-eskeak.
- Batzarreko bozketa emaitzen irakurketa.
- Agurra eta batzarraren amaiera.
Izena eman batzarrean parte hartzeko
Batzarrean parte hartu nahi duten guztiek –bai presentzialki, boto delegatu bidez edo telematikoki– galdetegi hau bete beharko dute. Batzarra web orri honetan bertan jarraitu ahalko duzue.
Errekurtsoen Batzordearen hautagaiak
Errekurtsoen Batzordean hautagai gisa zure burua aurkeztu nahi baduzu bete ondorengo galdetegia.
Izena emateko epea: martxoaren 22a.
Hauek dira Errekurtsoen Batzorderako hautagaiak.
Nola bozkatuko duzu?
Aurten batzarra presentzialki edo telematikoki jarraitu ahal izango duzu eta boto delegatua emateko aukera ere izango duzu.
— Berako Kultur Etxean presentzialki, batzarrean bertan:
- Batzarrera bertaratzen direnek bi aukera izango dituzte: paperean fisikoki bozkatzeko aukera izango dute edo nahiago badute baita telematikoki ere, behean azaltzen den moduan. Aukeratutako bozketa modua ezingo da aldatu martxoaren 24tik aurrera.
— Boto delegatu bidez:
- Zure botoa delegatu nahi baduzu horrela adierazi beharko diguzu espreski batzarrean izena emateko galdetegia betez eta ordezko botoa emateko txartela deskargatuz. Bazkide bakoitzak gehienez bi boto delegatu ekar ditzake berarekin; boto delegatua dakarrena familiako kide bat bada (ez bazkidea), aldiz, boto delegatu bakarra ekar dezake.
— Telematikoki bozkatzeko:
- Aurreko Nafarkoopeko Batzarren batean bozkatu bazenuen, mezu elektroniko bat jasoko duzu «Nafarkoop: Bozketa sistemako datuak» gaia duena, zure erabiltzaile-izen eta helbide elektronikoarekin. Pasahitza ahaztu baduzu, Demokratian bozketa-sistematik bertatik berreskuratu dezakezu.
- Aldiz, Nafarkoopen Demokratian bozketa-sistemaren bidez bozkatuko duzun lehen aldia bada, hala azaldu beharko duzu batzarrean parte hartzeko galdetegian. Zure datuak egiaztatu ondoren, bozketa-sisteman sartuko ditugu, mezu bat jasoko duzu eta ondoren erabiltzailea sortu ahal izango duzu bozkatzeko Demokratian sisteman.
Bozketen emaitzak
Orri honetan bertan estekatuko ditugu.
Dokumentazioa
- 2022 Memoria – 2023 Kudeaketa Plana – 2022 Txosten Ekonomikoa – 2023 Aurrekontua.
- Nafarkoop Estatutuak aldatzeko txostena.
- Nafarkoop. Balio soziala. ANEL.
Kontuan edukitzekoak
Izena emateko epea: martxoaren 22ra arte.
Galderak eta zalantzak batzarra@nafarkoop.eus helbidera bidali ditzakezue.
Batzarrean erantzun gabeko galderak orri honetan estekatuko ditugu batzarra pasa ondoren.
Telematikoki bozkatzeko epea: Batzarraren egunean bertan, goizeko 9:00etatik aurrera eta batzarraren amaiera aldera (14:00ak baino lehen) ixten den arte.
Batzar Orokorrean parte-hartzeko estekak
- Batzarrean parte hartzeko (presentzialki, telematikoki edo boto delegatuarekin) galdetegia.
- Bozkatzeko plataforma.
- Errekurtsoen Batzordean hautagaitza aurkezteko galdetegia.
Bozkatzeko oharrak eta baldintzak
Bozkatzeko izena eman aurretik, ondo irakurri ondorengo informazioa:
- Telematikoki bozkatzeko erabiliko dugun sistema Demokratian izeneko software librea da. Bozkatzailearen boto pribatutasuna mantentzen du eta hainbat erakundetan erabili da.
- Batzarrean izena emateko galdetegia erabilita eskatu ahalko da botoa paperean era presentzialean edo delegatuan emateko aukera. Ezinbestean pertsona horiek era telematikoan bozkatzeko aukera galduko dute. Bozkatzeko modua ezingo da aldatu martxoaren 24tik aurrera.
- Tamalez, Demokratian sistema ez dago prestatua erabiltzaile bakoitzak bere hizkuntza aukeratzeko, nolabait moldatu dugu ele bitan jartzeko.
- Bozkatu ahal izateko, bazkidearen IFZ eta izena (juridikoen kasuan, sozietatearen izena eta IFZ) beharko ditugu. Modu horretan, frogatu ahal izango dugu pertsona hori Nafarkoopeko bazkidea dela.
- Telematikoki bozkatzeko derrigorrezkoa izango da norberaren email helbide bat edukitzea. Bi bazkide edo gehiagok ezingo dute email helbide berbera erabili. Bozkatzaile bakoitzak email helbide bat beharko du erregistratzeko.
- Telematikoki bozkatzeko email helbidea edozein izan daiteke, ez du zertan Nafarkoopeko bazkide bezala erabiltzen duzun berdina izan behar derrigorrez. Baina kasu horretan, zure nortasuna frogatzeko NANaren kopia bidaltzea eskatuko dizugu.
Bazkaria
Behin batzarra amaituta bertan bazkaltzeko aukera izango da oinez ordu laurdenera dagoen Zubiondo Jatetxean. Bazkariak 15 euro inguruko prezioa izango du gutxi gorabehera (besteetan bezala kontu korrontetik igorriko da). Bazkide bakoitzak lagun bakarra ekarri ahal izango du. Bazkaltzen geratzeko asmoa baduzu adierazi izen-emate galdetegian.
Bazkarian izena emateko azken eguna martxoaren 20a da.