Bozketen emaitzak
[2024-04-22] Bozketen emaitzak orri honetan ikus daitezke.
Eguna, ordua eta lekua
2024ko apirilaren 20an, 10:00etan lehen deialdian eta 10:30ean bigarrenean.
Batzarra Irurtzungo Kultur Etxean izango da. Kokapena: [OSM] – [GMaps].
Gai Zerrenda
- Ongietorria eta irekiera.
- 2023ko ekintzen memoria.
- 2023eko ekitaldi ekonomikoko kontuak onartzea eta ekitaldiko emaitza banatzeko proposamena egitea.
- 2023ko borondatezko ekarpenetarako % 2ko interesa berrestea.
- 2024 kudeaketa plana onartzea.
- 2024ko aurrekontua onartzea.
- Proiektu berriak garatzeko 2 milioi euroko inbertsio-politikak onartzea.
- 2024an borondatezko ekarpenetarako % 2ko interesaren proposamena onartzea.
- Estatutuen aldaketa onartzea.
- Barne Araudia eguneratzea
- Kontseilu Errektoreko pertsonak hautatzea
- Galde-eskeak
Izena eman batzarrean parte hartzeko
Batzarrean parte hartu edo bozkatu nahi duten guztiek –bai presentzialki, boto delegatu bidez edo telematikoki– galdetegi hau bete beharko dute.
Kontseilu errektorearen hautagaiak
Kontseilu errektorean hautagai gisa zure burua aurkeztu nahi baduzu bete ondorengo galdetegia.
Izena emateko epea: apirilaren 15a.
Ezagutu Kontseilu Errektorera aurkeztu diren hautagaiak.
Nola bozkatuko duzu?
Aurten batzarra presentzialki jarraitu ahal izango duzu eta boto delegatua emateko aukera ere izango duzu. Aurrez bozkatu nahi baduzu, ostegunean, apirilak 18, goizean zabalduko dugu bozketa sistema telematikoa.
— Irurtzungo Kultur Etxean presentzialki, batzarrean bertan:
- Batzarrera bertaratzen direnek bi aukera izango dituzte: paperean fisikoki bozkatzeko aukera izango dute edo nahiago badute baita telematikoki ere, behean azaltzen den moduan. Aukeratutako bozketa modua ezingo da aldatu apirilaren 17tik aurrera.
— Boto delegatu bidez:
- Zure botoa delegatu nahi baduzu horrela adierazi beharko diguzu espreski batzarrean izena emateko galdetegia betez eta ordezko botoa emateko txartela deskargatuz. Bazkide bakoitzak gehienez bi boto delegatu ekar ditzake berarekin; aldiz boto delegatua dakarrena familiako kide bat bada (ez bazkidea), boto delegatu bakarra ekar dezake.
— Telematikoki bozkatzeko:
- Aurreko Nafarkoopeko Batzarren batean bozkatu bazenuen, mezu elektroniko bat jasoko duzu «Nafarkoop: Bozketa sistemako datuak» gaia duena, zure erabiltzaile-izen eta helbide elektronikoarekin. Pasahitza ahaztu baduzu, Demokratian bozketa-sistematik bertatik berreskuratu dezakezu.
- Aldiz, Nafarkoopen Demokratian bozketa-sistemaren bidez bozkatuko duzun lehen aldia bada, hala azaldu beharko duzu batzarrean parte hartzeko galdetegian. Zure datuak egiaztatu ondoren, bozketa-sisteman sartuko ditugu, mezu bat jasoko duzu eta orduan bai erabiltzailea sortu ahal izango duzu bozkatzeko Demokratian sisteman.
Bozketen emaitzak
Orri honetan bertan estekatuko ditugu batzarraren ondoren.
Dokumentazioa
Memoria Soziala 2023 – Kudeaketa plana 2024 – Memoria ekonomikoa 2023 – Aurrekontua 2024.
Barne Araudiaren aldaketa txostena.
Kontuan edukitzekoak
Bazkarian izena emateko epea: apirilaren 15era arte.
Kontseilu errektoreko hautagai gisa izena emateko epea: apirilaren 15era arte.
Batzarrean izena emateko epea: apirilaren 17ra arte.
Telematikoki bozkatzeko epea: Apirilaren 18ko goizean zabalduko da eta batzarraren amaiera aldera (apirilaren 20ko 14:00ak baino lehen) itxiko da.
Galderak eta zalantzak batzarra@nafarkoop.eus helbidera bidali ditzakezue.
Batzarrean erantzun gabeko galderak orri honetan estekatuko ditugu batzarra pasa ondoren.
Batzar Orokorrean parte-hartzeko estekak
- Batzarrean parte hartzeko (presentzialki, telematikoki edo boto delegatuarekin) galdetegia.
- Bozkatzeko plataforma.
- Errektore Kontseiluan hautagaitza aurkezteko galdetegia.
Bozkatzeko oharrak eta baldintzak
Bozkatzeko izena eman aurretik, ondo irakurri ondorengo informazioa:
- Telematikoki bozkatzeko erabiliko dugun sistema Demokratian izeneko software librea da. Bozkatzailearen boto pribatutasuna mantentzen du eta hainbat erakundetan erabili da.
- Batzarrean izena emateko galdetegia erabilita eskatu ahalko da botoa paperean era presentzialean edo delegatuan emateko aukera. Ezinbestean pertsona horiek era telematikoan bozkatzeko aukera galduko dute. Bozkatzeko modua ezingo da aldatu apirilaren 17tik aurrera.
- Tamalez, Demokratian sistema ez dago prestatua erabiltzaile bakoitzak bere hizkuntza aukeratzeko, nolabait moldatu dugu ele bitan jartzeko.
- Bozkatu ahal izateko, bazkidearen IFZ eta izena (juridikoen kasuan, sozietatearen izena eta IFZ) beharko ditugu. Modu horretan, frogatu ahal izango dugu pertsona hori Nafarkoopeko bazkidea dela.
- Telematikoki bozkatzeko derrigorrezkoa izango da norberaren email helbide bat edukitzea. Bi bazkide edo gehiagok ezingo dute email helbide berbera erabili. Bozkatzaile bakoitzak email helbide bat beharko du erregistratzeko.
- Telematikoki bozkatzeko email helbidea edozein izan daiteke, ez du zertan Nafarkoopeko bazkide bezala erabiltzen duzun berdina izan behar derrigorrez. Baina kasu horretan, zure nortasuna frogatzeko NANaren kopia bidaltzea eskatuko dizugu.
Bazkaria
Behin batzarra amaituta bertan bazkaltzeko aukera izango da oinez bost minutura dagoen Plazaola Hotelean. Bazkariak 25 euro inguruko prezioa izango du gutxi gorabehera (besteetan bezala kontu korrontetik igorriko da). Bazkide bakoitzak lagun bakarra ekarri ahal izango du. Bazkaltzen geratzeko asmoa baduzu adierazi izen-emate galdetegian.
Bazkarian izena emateko azken eguna apirilaren 15a da.