

Eguna, ordua eta lekua
2025eko apirilaren 5ean, 10:00etan lehen deialdian eta 10:30ean bigarrenean.
Batzarra Mañeruko Zinema Zaharrean izango da. Kokapena: [OSM] – [GMaps].
Gai Zerrenda
- Ongietorria eta irekiera.
- 2024ko ekintzen memoria.
- 2024ko ekitaldi ekonomikoko kontuak onartzea eta ekitaldiko emaitza banatzeko proposamena egitea.
- 2024ko borondatezko ekarpenetarako % 2ko interesa berrestea.
- 2025 kudeaketa plana onartzea.
- 2025eko aurrekontua onartzea.
- Proiektu berriak garatzeko 2 milioi euroko inbertsio-politikak onartzea.
- 2025ean borondatezko ekarpenetarako % 2ko interesaren proposamena onartzea.
- Kontu-hartzaileak hautatzea
- Galde-eskeak
Izena eman batzarrean parte hartzeko
Batzarrean parte hartu edo bozkatu nahi duten guztiek –bai presentzialki, boto delegatu bidez edo telematikoki bozkatuz– galdetegi hau bete beharko dute.
Kontu-hartzaile izateko hautagaiak
Kontu-hartzaile izateko hautagai gisa zure burua aurkeztu nahi baduzu bete ondorengo galdetegia.
Izena emateko epea: martxoaren 31.
Ezagutu kontu-hartzaile hautagaiak.
Nola bozkatuko duzu?
Aurten batzarra presentzialki jarraitu ahal izango duzu eta boto delegatua emateko aukera ere izango duzu. Aurrez bozkatu nahi baduzu, ostegunean, martxoak 3, goizean zabalduko dugu bozketa sistema telematikoa.
— Mañeruko Zinema Zaharrean presentzialki, batzarrean bertan:
- Batzarrera bertaratzen direnek bi aukera izango dituzte: paperean fisikoki bozkatzeko aukera izango dute edo nahiago badute baita telematikoki ere, behean azaltzen den moduan. Aukeratutako bozketa modua ezingo da aldatu apirilaren 2tik aurrera.
— Boto delegatu bidez:
- Zure botoa delegatu nahi baduzu horrela adierazi beharko diguzu espreski batzarrean izena emateko galdetegia betez eta ordezko botoa emateko txartela deskargatuz. Bazkide bakoitzak gehienez bi boto delegatu ekar ditzake berarekin; aldiz boto delegatua dakarrena familiako kide bat bada (ez bazkidea), boto delegatu bakarra ekar dezake.
— Telematikoki bozkatzeko:
- Aurreko Nafarkoopeko Batzarren batean bozkatu bazenuen, mezu elektroniko bat jasoko duzu «Nafarkoop: Bozketa sistemako datuak» gaia duena, zure erabiltzaile-izen eta helbide elektronikoarekin. Pasahitza ahaztu baduzu, Demokratian bozketa-sistematik bertatik berreskuratu dezakezu.
- Aldiz, Nafarkoopen Demokratian bozketa-sistemaren bidez bozkatuko duzun lehen aldia bada, hala azaldu beharko duzu batzarrean parte hartzeko galdetegian. Zure datuak egiaztatu ondoren, bozketa-sisteman sartuko ditugu, mezu bat jasoko duzu eta orduan bai, erabiltzailea sortu ahal izango duzu bozkatzeko Demokratian sisteman.
Bozketen emaitzak
Orri honetan kontsulta ditzakezu batzarreko emaitzak.
Dokumentazioa
Memoria Soziala 2024 – Kudeaketa plana 2025 – Memoria ekonomikoa 2024 – Aurrekontua 2025.
Kontuan edukitzekoak
Bazkarian izena emateko epea: martxoaren 31ra arte.
Kontu-hartzaile izateko hautagai gisa izena emateko epea: martxoaren 31ra arte.
Batzarrean izena emateko epea: apirilaren 2ra arte.
Telematikoki bozkatzeko epea: apirilaren 3ko goizean zabalduko da eta batzarraren amaiera aldera (apirilaren 5eko 14:00ak baino lehen) itxiko da.
Galderak eta zalantzak batzarra@nafarkoop.eus helbidera bidali ditzakezue.
Batzarrean erantzun gabeko galderak orri honetan estekatuko ditugu batzarra pasa ondoren.
Batzar Orokorrean parte-hartzeko estekak
- Batzarrean parte hartzeko (presentzialki, telematikoki edo boto delegatuarekin) galdetegia.
- Bozkatzeko plataforma.
- Kontu-hartzaile hautagaitza aurkezteko galdetegia.
Bozkatzeko oharrak eta baldintzak
Bozkatzeko izena eman aurretik, ondo irakurri ondorengo informazioa:
- Telematikoki bozkatzeko erabiliko dugun sistema Demokratian izeneko software librea da. Bozkatzailearen boto pribatutasuna mantentzen du eta hainbat erakundetan erabili da.
- Batzarrean izena emateko galdetegia erabilita eskatu ahalko da botoa paperean era presentzialean edo delegatuan emateko aukera. Ezinbestean pertsona horiek era telematikoan bozkatzeko aukera galduko dute. Bozkatzeko modua ezingo da aldatu apirilaren 2tik aurrera.
- Tamalez, Demokratian sistema ez dago prestatua erabiltzaile bakoitzak bere hizkuntza aukeratzeko, nolabait moldatu dugu ele bitan jartzeko.
- Bozkatu ahal izateko, bazkidearen IFZ eta izena (juridikoen kasuan, sozietatearen izena eta IFZ) beharko ditugu. Modu horretan, frogatu ahal izango dugu pertsona hori Nafarkoopeko bazkidea dela.
- Telematikoki bozkatzeko derrigorrezkoa izango da norberaren email helbide bat edukitzea. Bi bazkide edo gehiagok ezingo dute email helbide berbera erabili. Bozkatzaile bakoitzak email helbide bat beharko du erregistratzeko.
- Telematikoki bozkatzeko email helbidea edozein izan daiteke, ez du zertan Nafarkoopeko bazkide bezala erabiltzen duzun berdina izan behar derrigorrez. Baina kasu horretan, zure nortasuna frogatzeko NANaren kopia bidaltzea eskatuko dizugu.
Bazkaria
Aurten azkenean ez dugu bazkari formalik egingo, pikatzekoak jarriko ditugu denentzat batzarra amaitzean.





