

Eguna, ordua eta lekua
2026ko apirilaren 18an, 10:00etan lehen deialdian eta 10:30ean bigarrenean.
Batzarra Leitzako Herri Aretoan izango da. Kokapena: [OSM] – [GMaps].
Gai Zerrenda
- Ongietorria eta irekiera.
- 2025eko Goiener Taldearen ekintzen memoria.
- 2025eko ekitaldi ekonomikoko kontuak onartzea eta ekitaldiko emaitza banatzeko proposamena egitea.
- 2025eko borondatezko ekarpenetarako % 2ko interesa berrestea.
- 2025-2030 Plan Estrategikoa onartzea.
- 2026 ekintza plana onartzea.
- 2026ko aurrekontua onartzea.
- 2026an proiektu berriak garatzeko 2 milioi euroko inbertsio-politikak onartzea.
- 2026an borondatezko ekarpenetarako % 2ko interesaren proposamena onartzea.
- Errekurtsoen batzordeko karguak berritzea.
- Barne araudiaren eguneraketa onartzea.
- Galde-eskeak.
Izena eman batzarrean parte hartzeko
Batzarrean parte hartu edo bozkatu nahi duten guztiek –bai presentzialki, boto delegatu bidez edo telematikoki bozkatuz– galdetegi hau bete beharko dute.
Errekurtsoen Batzordeko kide izateko hautagaiak
Errekurtsoen Batzordeko hautagai izateko zure burua aurkeztu nahi baduzu bete ondorengo galdetegia.
Izena emateko epea: apirilaren 13a.
Ezagutu aurkeztu diren hautagaiak.
Nola bozkatuko duzu?
Aurten batzarra presentzialki jarraitu ahal izango duzu eta boto delegatua emateko aukera ere izango duzu. Aurrez bozkatu nahi baduzu, ostegunean, apirilak 16, goizean zabalduko dugu bozketa sistema telematikoa.
— Leitzako Herri Aretoan presentzialki, batzarrean bertan:
- Batzarrera bertaratzen direnek bi aukera izango dituzte: paperean fisikoki bozkatzeko aukera izango dute edo nahiago badute baita telematikoki ere, behean azaltzen den moduan. Aukeratutako bozketa modua ezingo da aldatu apirilaren 15etik aurrera.
— Boto delegatu bidez:
- Zure botoa delegatu nahi baduzu horrela adierazi beharko diguzu espreski batzarrean izena emateko galdetegia betez eta ordezko botoa emateko txartela deskargatuz. Bazkide bakoitzak gehienez bi boto delegatu ekar ditzake berarekin; aldiz boto delegatua dakarrena familiako kide bat bada (ez bazkidea), boto delegatu bakarra ekar dezake.
— Telematikoki bozkatzeko:
- Aurreko Nafarkoopeko Batzarren batean bozkatu bazenuen, mezu elektroniko bat jasoko duzu «Nafarkoop: Bozketa sistemako datuak» gaia duena, zure erabiltzaile-izen eta helbide elektronikoarekin. Pasahitza ahaztu baduzu, Demokratian bozketa-sistematik bertatik berreskuratu dezakezu.
- Aldiz, Nafarkoopen Demokratian bozketa-sistemaren bidez bozkatuko duzun lehen aldia bada, zure datuak egiaztatu ondoren, bozketa-sisteman sartuko ditugu, mezu bat jasoko duzu eta orduan erabiltzailea sortu ahal izango duzu bozkatzeko Demokratian sisteman.
Dokumentazioa
- Memoria Soziala 2025 – Kudeaketa plana 2026 – Memoria ekonomikoa 2025 – Aurrekontua 2026.
- 2025-2030 Plan Estrategikoa.
- Barne Araudiaren aldaketen txostena.
- Batzarreko aurkezpena.
Kontuan edukitzekoak
Errekurtsoen Batzordeko hautagai izateko izena emateko epea: apirilaren 13ra arte.
Batzar ondorengo pikoteoan izena emateko epea: apirilaren 13ra arte.
Batzarrean izena emateko epea: apirilaren 15era arte.
Telematikoki bozkatzeko epea: apirilaren 16ko goizean zabalduko dugu eta batzarraren amaiera aldera (14:00ak baino lehen) itxiko dugu.
Galderak eta zalantzak batzarra@nafarkoop.eus helbidera bidali ditzakezue.
Batzarrean erantzun gabeko galderak orri honetan estekatuko ditugu batzarra pasa ondoren.
Batzar Orokorrean parte-hartzeko estekak
- Batzarrean parte hartzeko (presentzialki, telematikoki edo boto delegatuarekin) galdetegia.
- Bozkatzeko plataforma.
- Errekurtsoen Batzordean hautagaitza aurkezteko galdetegia.
Bozkatzeko oharrak eta baldintzak
Bozkatzeko izena eman aurretik, ondo irakurri ondorengo informazioa:
- Telematikoki bozkatzeko erabiliko dugun sistema Demokratian izeneko software librea da. Bozkatzailearen boto pribatutasuna mantentzen du eta hainbat erakundetan erabiltzen dugu.
- Batzarrean izena emateko galdetegia erabilita eskatu ahalko da botoa paperean era presentzialean edo delegatuan emateko aukera. Ezinbestean pertsona horiek era telematikoan bozkatzeko aukera galduko dute. Bozkatzeko modua ezingo da aldatu apirilaren 15etik aurrera.
- Tamalez, Demokratian sistema ez dago prestatua erabiltzaile bakoitzak bere hizkuntza aukeratzeko, nolabait moldatu dugu ele bitan jartzeko.
- Bozkatu ahal izateko, bazkidearen IFZ eta izena (juridikoen kasuan, sozietatearen izena eta IFZ) beharko ditugu. Modu horretan, frogatu ahal izango dugu pertsona hori Nafarkoopeko bazkidea dela.
- Telematikoki bozkatzeko derrigorrezkoa izango da norberaren email helbide bat edukitzea. Bi bazkide edo gehiagok ezingo dute email helbide berbera erabili. Bozkatzaile bakoitzak email helbide bat beharko du erregistratzeko.
- Telematikoki bozkatzeko email helbidea edozein izan daiteke, ez du zertan Nafarkoopeko bazkide bezala erabiltzen duzun berdina izan behar derrigorrez. Baina kasu horretan, zure nortasuna frogatzeko nortasun agiriaren kopia bidaltzea eskatuko dizugu.
Bazkaria
Aurten, iaz bezala, pikatzekoak jarriko ditugu batzarra amaitzean. Geratzekoa bazara, aurretik izena ematea ongi etorriko zaigu janari kopurua kalkulatzeko. Gastuak pikoteo garaian bertan kobratuko ditugu.





