Bazkide egin naiteke kontsumitzaile izan gabe? Zergatik egin behar dut Goiener-eko bazkide?
Zergatik egin behar dut Nafarkoop-eko bazkide ekarpen bat egiteko?
Zein da hartzen dudan arriskua?
Zenbateko ordainsaria jasoko dut?
Nola lortzen da errentagarritasuna?
Enpresa izanda, ekarpen ekonomikorik egin al dezaket?
Zenbateko diru ekarpenak egin ditzaket?
Bazkide guztientzako berdina da urteko interes tipoa?
Eta egitasmoek espero baino errentagarritasun kaskarragoa emango balute, zer gertatuko litzateke?
Nola berreskuratuko dira borondatezko ekarpenak?
Ekarpen ekonomikoa beste bazkide bati transferitzerik badaukat?
Nafarkoop-eko bazkide naizen aldetik, zeintzuk dira nire eskubideak?
Zer gertatzen da ekarpen-leiho bat ireki eta behar adina diru lortzen ez bada?
Zein da gutxieneko adina ekarpen ekonomikoak egin ahal izateko?
Badago ekarpen ekonomikoak egiterik bi pertsonaren izenean?
Heriotza suertatuz gero, zer gertatzen da nire ekarpen ekonomikoarekin?
Sorkuntza-Nafarkoop-en batzar informatiboko bideoa (Zubieta 26/6/2018)
Zer dela-eta du hainbesteko garrantzia energiaren sorkuntza banatuko egitasmo herritarretan parte-hartzeak?
Energia kudeatzeko eredua aldatu nahi dugu eta aldaketa horren oinarrian sorkuntza guneak kontsumo guneetatik ahalik eta gertuen egotea beharrezko ikusten dugu.
Horretaz gain, sorkuntza gune horiek ahalik eta pertsona gehienen eskutan egon behar dute, kudeaketa modu kolektiboan gauzatu dadin, kontuan hartuta bideragarritasun teknikoa, finantzarioa, etikoa, soziala eta parte hartzailea eta ez interes espekulatiboak, merkantilistak eta indibidualak dituen kudeaketa mota.
Bazkide egin naiteke kontsumitzaile izan gabe? Zergatik egin behar dut Goiener-eko bazkide?
Nafarkoop Energia S.Coop. Goiener Taldeko parte denez, ekarpenak egiteko Goiener S.Coop.-en ere bazkidetu behar duzu, bi kooperatibek ideia eta helburu berdinak partekatzen dituzte.
Nahiz eta derrigorrezkoa izan ez, aproposena da faktura ere Goienerrekin izatea. Hartara sorkuntza eta kontsumoaren arteko zirkuitu ekonomikoa itxiko genuke.
Gainera, baldintza hau Nafarkoop kooperatibako bazkideek batzarrean hartutako erabaki bat da.
Zergatik egin behar dut Nafarkoop-eko bazkide ekarpen bat egiteko?
Nafarkoop Goiener Taldeko kooperatiba bat da eta bere helburua da taldearen energia eskaera sorkuntza propio bidez asetzea. Horretaz gain, ikuspuntu ekonomikotik, sozialetik zein ingurumenekotik bilatzen du sorkuntza-proiektuei modu independentean, bideragarrian, iraunkorrean eta banatuan ekitea.
Beste edozein kooperatibak bezala, baliabide propioak lortzen ditu bazkideek kooperatibara atxikitzeko eskaera egitean hartzen duten konpromisotik; ekarpen bidez gauzatzen dira, estatutuetan eta indarrean dagoen legerian zehazten den moduan.
Zein da hartzen dudan arriskua?
Kooperatibaren helburua proiektu kopurua handitzen joatea da. Horrekin lortzen da helburu nagusian aurrera egitea, eta horretaz gain proiektuetakoren batek izan lezakeen hutsegite-arriskua minimizatzea. Izan ere, zenbat eta handiagoa izan proiektu-zorroa, orduan eta gehiago egonkortuko dira irabaziak, eta errazagoa izango da bazkideei egindako ekarpena itzultzea.
Egia da jarduera ekonomiko guztiek berekin dakartela galera-arriskua, horregatik gomendatzen dugu epe laburrean beharko ez dituzuen kantitateak inbertitzea.
Nafarkoop-ek urteko ohiko batzarretan bere bazkideekin hitzartutako ordainsariak errazteko Goiener S.Coop.-ek jardun dezake kanpoko berme-emaile gisa (honek hala erabakitzen badu).
Proiektuetakoren batek aurrera egiten ez badu edo Nafarkoop-ek porrot eginez gero, zer gertatuko da nire ekarpen ekonomikoarekin?
Proiektu batek aurrera egiten ez badu, proiektuen multzoan eta kooperatibaren emaitzan duen eragina aztertu beharko da.
Esaterako: Nafarkoop-ek 3 milioi euroko balioa duten ekarpenak baditu eta 300.000 euroko galerak sortzen badira proiektu batek huts egin duelako, Kontseilu Errektoreak galerak banatzeko aukera aztertu eta proposatu diezaioke batzarrari. Hau da, izandako galeren portzentaje berean murriztu daitezke ekarpenak, edo mozkinak dituen ekitalditara atzeratu daitezke.
Halaber, Kontseilu Errektoreak erabaki dezake ekarpenen itzulpena etetea, hauek modu masiboan eskatzen diren egoera ekonomiko jakin baten aurrean. Baina kasu horretan, dirua itzultzeko epeak eta baldintzak zehaztu beharko ditu.
Nafarkoop-en proiektu guztien bideragarritasun ekonomikoak huts egingo balu, seguruenik borondatezko ekarpen denak galduko lirateke. Hala ere, egoera hori nekez gerta daiteke, kooperatibaren emaitzak aldian-aldian berrikusten baitira, eta desbideratzeak garaiz zuzendu edo detekta baitaitezke. Gainera, zenbat eta proiektu gehiago martxan jarri, orduan eta zailagoa izango da proiektu guztiek aldi berean huts egitea.
Zenbateko ordainsaria jasoko dut?
Aurreko ekitaldietan, ekarpenen interesa % 2 izan da. Nolanahi ere, urtez urte balio hori berrikusi egiten da batzarrean, eta Nafarkoop-en urteko emaitzen araberakoa izango da. Ekarpenen interesik altuena diruaren legezko interesaren parekoa izan daiteke, Nafarkoop irabazi asmorik gabeko entitatea baita.
Lehen urteko interesak kalkulatzeko ekarpen leiho bakoitza itxi zen momentua kontuan hartuko da. Hau da, leihoa itxi zen momentutik hurrengo urteko urtarrilaren 1era bitarteko egunak kontuan hartuko dira interesak kalkulatzerako orduan. Hortik aurrera ekitaldiz ekitaldi kalkulatuko dira.
Kapital higigarria denez, Nafarkoopeko leihoetako borondatezko ekarpenen interesak atxikipenari lotuak daude. Atxikipen hori ekarpenek sortutako interesei deskontatuko zaie eta errenta-aitorpenean berreskuratu ahalko dira. Horretarako, ordainsari horren eta aplikatutako atxikipenaren egiaztagiriak bidaliko zaizkie bazkideei.
Bazkideei aukera emango zaie ere 0 interesa izatekoa (alegia interesik ez sortzekoa), horrela diru hori kooperatibaren titularitateko diru-funtsetan geratuko da, berriro ere sorkuntza proiektuetan inbertitu ahal izateko. Kasu horretan ez da atxikipen fiskalik izango.
Bazkideak adierazitako banku-kontuan ordainduko zaizkio interesak, batzarrean ordainketa onartu ondorengo hiru hilabeteko epean.
Nola lortzen da errentagarritasuna?
Instalazioek energia ekoizten dute eta proiektu bakoitzari ezartzen zaion modalitatean merkaturatze-kudeaketa egin ondoren, errendimendu ekonomiko bat izaten dute. Errendimendu hori kudeaketa-gastuak ordaintzeko erabiltzen da, besteak beste, ekarpenen interesak ordaintzeko, inbertsioaren balioa amortizatzeko eta proiektua gauzatzen duten parte-hartzaileei mesede egiteko, fakturetan egozten zaien energia-aurrezkiaren bidez.
Enpresa izanda, ekarpen ekonomikorik egin al dezaket?
Jakina. Edozein pertsona fisikoren baldintza berberetan.
Zer da ekarpen-leiho bat?
Ekarpen ekonomiko onartze bat edo kapitalari borondatezko ekarpenak eskatzea da, egikaritze betebeharrak asetzeko, martxan jartzeko edo egitasmo berrietan parte hartzeko.
Ekarpen-leiho bat zabaltzen denean, kooperatibak proiektu bat edo gehiagotan inbertsio berriak egiteko erabiliko da.
Zenbateko diru ekarpenak egin ditzaket?
Energiaren gaineko kontrola berreskuratzeko filosofiari jarraiki, martxan jartzen ditugun sorkuntza egitasmoetan ahalik eta bazkide gehienek parte hartzea da helburua. Hasera batean, gehienez egitasmoaren inbertsio osoaren % 2.
Honek esan nahi du bazkide batek egitasmo bakoitzean kooperatibak une horretara arte egindako lanen maximoa inbertitu dezakeela.
Adibidea:
1. proiektua = 200.000€ → Bazkideko gehienez = %2 x 200.000€ = 4.000€.
2. proiektua = 100.000€ → Bazkideko gehienez = %2 x 100.000€ = 2.000€.
Bazkide bakoitzeko gehienez baimendutakoa = 6.000€.
Irekitzen den leiho berri bakoitzeko kalkulatzen da ekarpenen muga.
Ekarpenak ordainduko dira Nafarkoop-ek diru sarrera jasotzen duenean.
Bazkide guztientzako berdina da urteko interes tipoa?
Bai. Nafarkoopen ekarpenak egitean arriskua banatu egiten da eta interes tipoa bazkide guztientzako bateratzen da, proiektuka egin ordez.
Eta egitasmoek espero baino errentagarritasun kaskarragoa emango balute, zer gertatuko litzateke?
Lortutako errentagarritasuna espero baino kaskarragoa izanez gero, baliteke bazkideei ezin ordaindu ahal izatea batzarrean finkatutakoa, edota ezer ez ordaintzea ere.
Nola berreskuratuko dira borondatezko ekarpenak?
Nafarkoop-en borondatezko ekarpenek ez dute itzultzeko eperik ezarrita, eta beraz, kooperatiban jarraituko dute bazkideak itzultzeko eskatu bitartean.
Leihoen diseinua gutxi gorabehera 10 urterako definitu da, hori baita proiektu bakoitza amortizatzeko batez besteko epea. Finantzaketa hori epe luzean mantentzeak gainerako proiektuei egonkortasuna ematen die. Epe hori bete baino lehen egiten den edozein itzulketa, kooperatibak berak hartuko du bere gain edo beste bazkide batzuek egindako ekarpenen bidez osatuko da.
Jakitun gara, bazkideek edozein momentutan likidezia-premiak izan ditzaketela, eta beraz, borondatezko ekarpen osoa edo zati bat itzultzeko eska dezaketela. Itzultzeko erabakia Kontseilu Errektorearen mende egonen da, eta irizpide hauetan oinarrituko da, kooperatibaren beraren estatutuetan zehazten den bezala:
- Kooperatiba eskatutako kantiatearen itzultzeari aurre egiteko egoeran egotea. Kooperatibaren egonkortasunean eraginik izan ez dezan.
- Itzuli nahi den ekarpena beste bazkide baten ekarpen baliokide batekin ordezteko aukera (pertsona fisikoa, taldeko kooperatiba, kanpoko entitate, etab.).
- Ekitaldi batean eskatutako itzultzeen zenbatekoa: eskaera guztiak erantzuten saiatuko da, itzultzeek ekarpen guztien % 5 gainditzen ez duten bitartean.
- Bazkide batek itzultzea eskatzen duen kantitate proportzionala: Lehentasuna emango zaie egindako ekarpenaren % 20 gainditzen ez duten eskariei.
- Aurreko balioen gainetik egon daitezkeen eskaerek Kontseilu Errektorearen onarpena beharko dute. Dirua itzultzeko eskubidea onartu ondoren, bazkidearekin adostutako epean ordainduko zaio, edo bestela, Kontseilu Errektoreak adierazitako epean. Epe hori ezingo da bost urtetik gorakoa izan, Kontseilu Errektoreak dirua itzultzea erabakitzen duen egunetik kontatzen hasita. Bitarte horretan, dirua itzultzeko eskatu duen bazkideak, batzarrean adostutako interesa jasotzeko eskubidea izaten jarraituko du.
Nolanahi ere, garrantzitsua da aipatzea Nafarkoop-ek beti zainduko dituela kooperatibaren interes orokorrak, eta helburu nagusia aurreko batzarrean adostutako gehienezko interes-tasaren ordainketari aurre egitea izango dela.
Bazkideek, hala nahi izanez gero, uko egin diezaiokete ekarpenen ondorioz dagozkien interesak jasotzeari. Sorkuntza-proiektu berriak finantzatzeko erabiliko den kooperatibaren funtsera pasako dira interes hauek.
Ekarpen ekonomikoa beste bazkide bati transferitzerik badaukat?
Bai, baina aldez aurretik eskaera egin behar zaio Kontseilu Errektoreari eta betiere ekarpenak jasotzen dituen bazkideak ezingo du gehienezko ekarpen kopurutik pasa.
Nafarkoop-eko bazkide naizen aldetik, zeintzuk dira nire eskubideak?
Nafarkoop-eko bazkideak eskubide osoa du bere diru ekarpenagatik ordainsaria urtero jasotzeko, betiere kooperatibak ezarritako baldintzapean.
Bazkideak bere ekarpenak berreskuratzeko eskubidea du.
Bazkideak Batzar Nagusian parte hartzeko eskubide osoa du, boto batekin, egindako ekarpena edozein dela ere.
Egitasmo berriak sartu ahala, zer gertatzen da nire ekarpen ekonomikoarekin? Nire ekarpenak indarra edo balioa galtzen du?
Egitasmo berriekin hastean Nafarkoop-eko hasierako diru ekarpenaren portzentaiak behera egiten du baina ez jaso beharreko interesa, egitasmo berriek arriskua gutxitzea dakarte.
Zer gertatzen da ekarpen-leiho bat ireki eta behar adina diru lortzen ez bada?
Falta den diru kopurua lortzeko Nafarkoop-ek Goiener hartu dezake euskarri gisa eta baita konprometitutako entitate finantzarioak ere. Inoiz ez dugu gaindituko ezarritako kopurua, izan ere, ekarpen-leihoa itxiko da behin helburua lortuta.
Zein da gutxieneko adina ekarpen ekonomikoak egin ahal izateko?
Nafarkoop-eko Estatutuek ezartzen dutena, adinez nagusi izatea.
Badago ekarpen ekonomikoak egiterik bi pertsonaren izenean?
Ez, legeak behartzen baitu borondatezko ekarpenak bazkidearen izenean egitera.
Heriotza suertatuz gero, zer gertatzen da nire ekarpen ekonomikoarekin?
Gainerako egoeretan lez, kontua oinordekoei transferituko zaie eskubide eta betebehar guztiekin.