Goiener, S.Coop. kooperatiba-sozietateak (aurrerantzean, “GOIENER”) bere Kanal Etikoa jartzen du zure esku, bere jarduerarekin zerikusia duten pertsonek, legezko arau-haustea izan daitekeen edozein ekintza edo ez-egiteren berri modu konfidentzialean eman ahal izan dezaten, bereziki zigor edo administrazio arlokoa.
Goienerrek “zero tolerantzia” printzipioan oinarritutako kudeaketa etikoko politika korporatiboa mantentzen du, legez kontrako ekintzak, arauak ez betetzea edo edozein ustelkeria, abusu edo diskriminaziori aurre egin ahal izateko.
Gure Kanal Etikoa kanpoko enpresa batek kudeatzen du, jasotzen diren komunikazioei ahalik eta konfidentzialtasun eta objektibotasun handiena emateko.
Kanal etikoa erabiltzeko, erabiltzaileek fede onez jardun behar dute. Kanal Etikoaren bidez ematen duen informazioak egiazkoa izan behar du, eta lege-haustea edo arau korporatiboak urra ditzakeen ekintza edo ez-egite bati buruzkoa soilik. Kanpo geratzen da kanal etikoa beste helburu batzuetarako erabiltzea.
Araudiak Kanal Etikoa ondo erabiltzen duten pertsonen aurkako errepresaliarik eza bermatzen du, baina, era berean, zigorrak ezartzen ditu asmo txarrez erabiltzen den kasuetarako, hala nola informazio faltsuak edo osatugabeak jakinarazteko.
Kanal Etikoa hizkuntza hauetan dago eskuragarri:
- Euskaraz: Kanal Etikoa
- Gaztelaniaz: Canal Ético
Gure Kanal Etikoaren eta Barne Informazio Sistemaren funtzionamendua Europar Batasunaren 2019/1937 Zuzentarauan (Batasunaren Zuzenbidearen arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesari buruzkoa), otsailaren 20ko 2/2023 Legean eta horiek osatzen, garatzen edo ordezten dituzten beste arau batzuetan ezarritakoaren araberakoa izango da uneoro.
Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honetan: juridikoa@goiener.com