Nafarkoop Energia, Gizarte-Ekimeneko Sozietate Kooperatiboa, Goiener Taldeko enpresa-zerbitzuen kooperatiba bat da irabazi asmorik gabekoa.
Bi helburuekin sortu zen:
— Lehenbizikoa, gertukoak izatea eta gertu egotea. 10 urte daramatzagu Nafarroan; hitzaldiak antolatzen, infoguneetan arreta ematen, azoketan parte hartzen… eta lan guzti hau azkenean lurraldean errotutako kooperatiba batean gauzatzen da, zeinak momentuan bi langile propio eta Goiener S.Coop.eko beste bost bait ditu.
— Bigarren helburua da: energia berriztagarrien instalazio ahalik eta banatu, lokal eta deszentralizatuenak sustatzea, eraikitzea eta erostea. SorkWhtza izena jasoko du berriztagarriak sortzea helburu duen ekimen honek, eta bere baitan egongo dira ekarpenen leiho guztiak.
Nafarkoop Energiako partaide izatea oso erraza da, nahikoa da bazkide egitea eta ekarpenen leiho berri bat zabaltzen dugunean zure ekarpena egitea. Kooperatibak dirua jarri duen proiektuen eta hauen garapenaren berri une oro izango duzu. Begiratu gure FAQ atala (Maiz Egindako Galderak) edo jarri harremanetan gurekin.
Nafarkoopeko Kontseilu Errektoreko partaideak:
- Miren Olaetxea Indaburu, bazkide erabiltzailea (lehendakaria)
- Ane Garavilla Herrera, Goiener S.Coop.en izenean (lehendakariordea)
- Alazne Arruti Bengoetxea, Goiener Elkartearen izenean (idazkaria)
- Ines Castiella Imaz, bazkide erabiltzailea
- Beñat Gurmendi Culla, bazkide erabiltzailea
- Asier Arsuaga Ugalde, bazkide erabiltzailea
- Xabier Zubialde Legarreta, bazkide erabiltzailea
- Leire Donazar Senosiain, bazkide erabiltzailea
- Iker Manterola Matxain, Sakanako Garapen Agentziaren izenean
- Oier Zenigaonaindia Santos, bazkide erabiltzailea
Miren Olaetxea Indaburu. Etxalar
Ane Garavilla Herrera. Goiener S.Coop.
Alazne Arruti Bengoetxea. Goiener Elkartea
Ines Castiella Imaz. Barañain
Beñat Gurmendi Culla. Artieda
Asier Arsuaga Ugalde. Arribe (Araitz)
Xabier Zubialde Legarreta. Bidaurreta
Leire Donazar Senosiain. Atarrabia
Iker Manterola Matxain. Sakana G.A.
Oier Zenigaonaindia Santos. Lodosa
Erakundeak Kontseilu Errektorean:

Goiener S.Coop.

Goiener Elkartea

Sakanako Garapen Agentzia
Informazio interesgarria:
Estatutu Sozialak [ES].
Gizarte-Ekimeneko Sozietate Kooperatibo izendatze ebazpena [ES].
Partaide gara:
Auditoretza soziala:
Auditoretza soziala 2021 [ES]
Auditoretza soziala 2020 [ES]
Auditoretza soziala 2019 [ES]
