
Goiener Taldeko proiektu propioen bideragarritasun tekniko-ekonomikoen ikerketa
Energia berriztagarriko tokiko proiektu banatu eta parte-hartzeaile berriak sustatzea, indarrean dauden LEIHOEI lotutako borondatezko ekarpenen bidez.
Energia berriztagarriko instalazioak erostea (auditoretzei lotutakoak).
Instalazio propioen operazio eta mantentze lanak:
- FAGOLLAGAko ZENTRAL HIDROELEKTRIKOA
- Ikastolak eta beste entitateetako EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK

GOIENER TALDEKO proiektu propioei zein bazkideek izan ditzaketen proiektuetarako dokumentazio teknikoaren prestaketak:
- BALIABIDE PROPIOAK ERABILITA AUTOHORNIKUNTZARAKO AUKEREN BIDERAGARRITASUN TEKNIKO-EKONOMIKOAk ikertu.
- DIRU-LAGUNTZA desberdinetara aurkezteko dokumentazioa prestatu, bideratu eta justifikazioak kudeatu.
- Udal ESLEIPEN teknikoetarako oinarriak prestatu eta mahai-teknikoa osatu. Ebazpenetarako bidelagun izan.
- Instalazio desberdinak aurrera eramateko AKONPAINAMENDU ZERBITZUA: instalatzaileak bilatu, instalazioa gainbegiratu eta martxan jartzea.
- Instalazio desberdinak aurrera eramateko PROIEKTU TEKNIKO (bisatuak) prestatu.
- OBRA ZUZENDARITZAk bideratu.
- Instalazio berezietarako ‘EPC’istaren figura pean bideratutako eguzki-instalazio fotovoltaikoak.
- Auto elektrikoentzako KARGA PUNTUEN PROIEKTUAK.
- UR-BALIABIDEEN aprobetxamendurako ikerketak.
- Instalazioen LEGEZTATZEA.
- Behar TERMIKOak asetuko dituzten instalazioen aholkularitza.
- KOMUNITATE ENERGETIKOen proiektuetan garatu daitezken sorkuntza aukeren ikerketa eta garapena.
GOIENER TALDEko bazkideek sorkuntza arloan dituzten zalantza guztietarako AHOLKULARITZA eskaintzen da SORKUNTZA TALDEtik.
SORKUNTZA TALDEAN garatu izan diren beste ikerketa batzuk:
- MIKROSARE ELEKTRIKOEN bideragarritasun tekniko-ekonomiko eta juridikoa.
- Sare-elektrikora konektatuta ez dauden isolatutako instalazioen ikerketak.
- Lur ez emankorretan sarera saltzeko Eguzki-instalazio fotovoltaikoen bidegarritasun tekniko-ekonomikoen ikerketak.
- AUTOEKOIZPEN ikerketak (urruneko autoekoizpena).

Interesaturik dauden GOIENER TALDEKO bazkideen urte oso bateko ordukako kontsumoak kontutan izanda, kontsumo hauetara hobekien egokitzen den autokontsumoko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren aurre-bideragarritasun ikerketak eskaintzen dira.
Edozein modalitatera egokitzen diren AUTOKONTSUMO IKERKETA MOTA:
- BANAKAKO AUTOKONTSUMOAK (fisiko zein juridikoei).
- AUTOKONTSUMO PARTEKATUAK (barne sarera zein banatzailearen sarera konektatuak).
- AUTOKONTSUMO PARTEKATUKO INSTALAZIOEN MULTZOKATZEAK.
Auto elektrikoak kargatzeko beharrezkoak diren atalen aholkularitza eta instalatze zerbitzua:
- Beharretara hobekien egokitzen den KARGA PUNTUAren (KP) aholkularitza.
- Bertako fabrikatzaileek eraikitako KP-en eskaintza.
- KP-ak instalatzeko beharrezkoak diren Instalatzaile Kolaboratzaileen proposamena.
- KP-ak instalatzeko PROIEKTUA eta OBRA ZUZENDARITZA.
- KP-ak kudeatzeko PLATAFORMEN erabilera
- INSTALATZE eta mantentze plana.