Zer da SorkWhtza eta nola funtzionatzen du?
Zer da?
Sorkuntza izena da, GoiEner Taldearen sorkuntza proiektu ezberdinak batzen dituen ekimenaren izena.
Bere helburua jatorri berriztagarriko energien instalakuntza, erosketa eta sustapena bultzatzea da, instalakuntza ahalik eta banatu eta deszentralizatuenak aukeratuz.
Sorkuntzaren jatorria GoiEner Taldearen energia berriztagarriko proiektuak garatzeko konpromezuan dago. 2015 urtean egindako barne hausnarketa bat egin zen eta GOIENER, S.COOP. kooperatibak berak zuzenean sorkuntza proiektuak garatzeko aukera aintzat hartu bazen ere, eskenatoki ezberdinak aztertu ondoren aukera hori baztertu egin zen.
Horregatik sortu zen Nafarkoop, berriztagarrien proiektuetan inbertsioak egiteko sortutako lanabes juridikoa.
Lanabesa Nafarroan sortzeak helburu bikoitz bat izan duela uste dugu: berriztagarrietan inbertsio kolektiboak bultzatzea eta GoiEner Taldeak lurraldean egin duen lana azaleraztea.
Nola funtzionatzen du?
(oraindik ez bazara)
(Zer da ekarpen-leiho bat?)